Noticias

Erralla Bertso Eskolak umeen taldea sortu du

Urtarrilaren 12an hasiko dira elkartzen

09·12·2015


Urtarrilaren 12an ekingo dio Erralla Bertso Eskolak sortu berri duen umeen taldeak. Astean behin izango dituzte eskolak umeen talde horretako kideek, astearteetan 18:30-19:30 bitartean kultur-etxean egingo dituzte saioak.

Izen ematea Herri Eskolaren bitartez egin dute. Izan ere, goiz batean Aitor Salegi eta Eneritz Artetxe bertsolariak eskolako umeekin izan ziren. Eta ikasleei zuzenean kontatu zieten bertso-eskolan izan duten esperientzia. Horretaz gain, bertso-jolas batzuk egin eta bertso batzuk ere kantatu zituzten. Hortik sortu da taldea.

Azken urteetan herriko bertso-eskolak ezkutuko lana egin du eta hutsune nagusitzat umeen bertso eskolaren falta identifikatu zen, horregatik egin da apustu hau eta Zestoako Udalaren babes osoa izan du bertso-eskolak hasieratik. Umeen talde batek herriko bertso mugimendua pizten lagundu dezakeela uste dute bultzatzileek, beraz talde hau abiapuntu bat baino ez da. Ezinbestekoa izango baita bertso eskolak kalean egingo dituen ekintzetan helduen parte hartzea ere.

(Iturria: danbolin.eus)