Agenda

Atrás Energia berriztagarriak zure etxean... posible da!

18:30ean, Gaztelekuan
12 NOV
agenda | 2019 | Zestoa | Medioambiente

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Zestoako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du azaroaren 12an, 18:30ean, Gaztelekuan.

Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da.

Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan. Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko ditu gaian espezializatutako aditu batek eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du.

Izen-ematea

Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 8a baino lehen izena eman behar du, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea.

Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: oihane@izadi21.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 686 427 565

Informazio osagarria: www.argitu.eus

'Energiak berriztagarriak zure etxean... posible da!' tailerra, Gaztelekuan