Noticias

Atrás Endoiako Biltokia urriaren 31n irekiko da

Hiru hilabete itxita egon eta gero, bihar irekiko da Endoiako Auzo Biltokia.

30·10·2019


Arazo desberdinak tarteko, hiru hilabete daramatza itxita Endoiako Biltokiak. Bertako auzotarrek esku hartzeko eskaria egin zioten Zestoako Udalari eta udala eragile desberdinekin harremanetan egon da. Erabaki batzuk hartu dira eta, ondorioz, biltokia berriro irekitzea lortu da.

Auzo Biltokia kokatuta dagoen eraikinaren jabea eliza da eta orain arte biltokiko zerbitzuaren hitzarmena elizak sinatu izan du aldian aldiko kudeatzailearekin. Aurrerantzean, ordea, udalaren eta elizaren arteko aurreakordio baten ondorioz, lagatze hitzarmen baten bidez elizak udalaren esku utziko du eraikinaren kudeaketa. Ondoren, udalak auzo elkartearen esku utziko luke biltokiaren zerbitzuaren kontrola eta antolaketa.

Akordio eta hitzarmen hauek martxan jartzear daude dagoeneko eta urriaren 31n irekiko ditu Auzo Biltokiak berriro ateak. Bihartik aurrera, beraz, auzotar zein herritarrek bertako zerbitzuaz gozatzeko aukera izango dute.