Agenda

Atrás Elikadura osasungarria zahartzaroan, 10 gomendio

10:30-11:30 Alonderoko udal aretoan
01 MAR
agenda | Zestoa | Deportes | 3ª edad | Ongizatea eta osasuna | 2022

Zestoa Osasuntsu programa Zestoa Osasuntsuren martxoko programa

Tailerra

Martxoaren 1ean, asteartea, egin behar den Tailerraren ordu aldaketa

Datorren martxoaren 1ean, asteartea, Zestoa Osasuntsu programazioaren barruan antolatzen den tailerra, arratsaldez egin beharrean, goizeko 10:30etik 11:30era izango da Alonderoko udal aretoan.

  • Gaia: Elikadura osasungarria zahartzaroan, 10 gomendio

Oraingo honetan, adinean aurrera egin ahala, elikadura-ohitura egokiak izateak duen garrantzia aztertuko dugu.

Horretaz hitz egiteko, Ainitze Gurrutxaga Larrañaga Zestoako anbulatorioko erizain eta nutrizioan aditua izango dugu gure artean, oinarrizko hamar gomendio erraz eskaintzeko eta bertaratuen zalantzak argitzeko.

Ibilaldia

Martxoaren 10era, osteguna, atzeratzen da Datorren ostegunean, martxoaren 3an, Zestoako Jubilatuen Klubak antolatutako irteera dela eta (bazkaria barne), Zestoako Osasuntsu programazioaren barruko Ibilaldia hurrengo ostegunera, martxoaren 10era, atzeratuko da. Beti bezala ordua 10:30ean kiroldegiko atarian irteera emango zaio, eta hamaiketako batekin amaituko da eguerdiko 12:00etan.