Noticias
Atrás Ekain kobako margoak digitalizatuta, sarean ikusgai
26·10·2016
Paleolitoko labar artea Gizadiaren historiako kultura adierazpen garrantzitsuenetako bat da. Berezko ezaugarri estetikoez gainera, ikuspegi historikotik fenomeno oso garrantzitsua da, giza eboluzioaren etapa erabakigarri bat adierazten baitu: Homo sapiens espeziearen agerpena. Hori dela eta, lehen mailako ondasun kulturala da, gizakion izaera sortzailearen maisulan erabatekoa, eta haren kalitate artistiko handiari erantsi behar zaio zibilizazioaren historiaren lekukotza bikaina dela, giza espeziearen lehenengo adierazpen artistikoa.
Goi Paleolitoan Europako HMn bizi izan ziren komunitate ehiztari-biltzaile-arrantzaleen fenomeno orokorraren parte da Ekain. Gizakion izaera sortzailearen artelan bat da, eta kultura tradizio edo zibilizazio bizi edo desagertu baten lekukotza paregabea, edo gutxienez ezohikoa; irizpide horiek aintzat hartuta, balio unibertsala eta aparta du. Bertako arteak erakusten du azken glaziazioaren amaieran Europako Hego-Mendebaldean aniztasun kulturala eta integrazio sozial handia zeudela.
(http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekain/ webgunetik hartua)