Agenda
Atrás

COVID-19k sortutako egoera kontrolpean egon arteko neurriak

Alkatearen bandoa
20 SEP
Zestoa | Ayuntamiento | 2020 | COVID19 - koronabirusa | Alkatearen ebazpenak

ZESTOAKO UDALAREN BANDOA


Egitateak:

Covid-19-rekin positibo emandako kasuek gora egiten jarraitzen dutela ikusirik, Udala Osasun sailarekin harremanetan jarri da eta biztanle kopuruaren arabera agertu diren positiboak garrantzitsuak badira ere, oraindik transmisioa komunitarioa izan denik esateko moduan gauden.

Halere, adin eremu guztietan eragin duela kontutan hartuta, Zestoako Udalak, egoera kontrolpean dagoela ziurtatu arte, neurriak hartuko ditu.

Egoerari aurre egiteko orain arteko gure ohiturak aldatzea ezinbestekoa da. Izan ere, pertsonen arteko zenbat eta harreman gehiago, orduan eta kutsatze arrisku handiagoa. Beraz, ahalik eta azkarren agerraldi berri hau kontrolpean izan nahi badugu, gure harreman sozialak murriztea komeni da.

Udalak egoeraren aurrean lasaitasuna eta sosegua eskatu nahi ditu, denok zentzuz eta erantzukizunez jokatzen badugu, bat-bateko gorakada hau berehala kontrolpean izango dugu eta hori da une honetan herritar guztion artean lortu beharreko helburua.


Ebazten dut:


Astelehena, irailak 21etik hasita, bestelakorik adierazi arte, Zestoako herrigune nagusiko ekipamendu publikoak itxi egingo dira.

Erabakiak ondorengo azpiegiturei eragingo die:

  • Kiroldegia
  • Iraetako futbol zelaia
  • Zestoako Kultur Etxea (gaztetxea barne)
  • Liburutegia eta beheko aretoa
  • Gaztelekua eta osasun etxe zaharra
  • Zentro txikia

Udaletxea irekita egongo da baina herritarrei udalarekin egin beharreko gestio guztiak ahal bada telefono edo internet bidez egitea eskatzen zaie. Eta, horrela ezin bada, egin beharrekoak apur bat atzeratzea.

Amaitzeko, Udalak, sortuko diren eragozpenengatik barkamena eskatzeaz gain, gaitzak erasanda dauden herritar guztiei animorik beroenak eman nahi dizkie.

Zestoan, 2020ko irailaren 20an
Mikel Arregi Urrutia
Zestoako alkatea