Agenda
Taldeen iritzia jaso nahi du Udalak
03
ABR
10
ABR
agenda
|
Fiestas
|
2020
|
COVID19 - koronabirusa
Covid-19 gaitzari aurre egiteko osasun agintariek hartu dituzten neurriak direla eta, litekeena da eragina izatea gure urteroko helduen zein umeen danborradatan. Izan ere, etxean geratzeko agindua bertan behera geratuko balitz ere, ez du ematen talde handiak biltzen diren jarduerak baimenduko direnik puska batean. Deskuidoan baimenduko balituzte ere, maiatzaren hasierara egun gutxiko tartea dagoenez, zailtasun tekniko handiak izango genituzke bandak kontratatzeko, umeen danborradako karroza egiteko (orain arte ezin izanda egin), antolaketa bilerak egiteko…
Nolanahi ere, hausnarketa hori egin ondoren, ez genuke nahi erabakia geuk bakarrik hartzea, baizik eta danborradan parte-hartze oso garrantzitsua duzuenokin hartzea. Ondorioz, apirilaren 10era bitarteko epea ematea pentsatu dugu zuen iritzia edo ekarpenak jasotzeko. Horretarako, Nerea Odriozola, Zestoako Udaleko Kultura eta Ondare zinegotziarekin jarri beharko zenukete harremanetan 665 75 65 73 telefonora deituz edo
Mila esker, eta zuen erantzun edo ekarpenen zain geratzen gara. Ondo izan eta zaindu.

n.odriozola@zestoa.eus helbidera idatziz. Behin zuen ekarpenak jasota gero, oharra kaleratuko litzateke herritarrek jakin dezaten.
Mila esker, eta zuen erantzun edo ekarpenen zain geratzen gara. Ondo izan eta zaindu.