Noticias

Atrás Dagoeneko martxan da 2024ko bazkidetza kanpaina kiroldegian

Aholkularitza zerbitzua ere martxan da herritarren bizitza aktibo eta osasuntsua sustatzeko.

21·12·2023


Kirol instalazioak erabiltzeko 2024ko abonamenduak berritzeko epea zabaldu da. Datorren urteko bazkidetza tasa orokorrak honako hauek izango dira:

12 eta 15 urte artean  46,59 €
Ikasleak 16 eta 24 artean 103,53 €
16 urtetik gorakoak 155,30 €
65 urtetik gorakoak  103,53 €
Sendikoa (24 urte)  336,47 €

Bestalde, gaur egun erabiltzaileek duten abonamendu mota aldatu nahi badute, urtarrilaren 15a arteko epea izango dute aldaketa hori egiteko Kiroldegiko harreran. Urteko bazkidetza helbideratuta dutenei urtarrilean kobratuko zaie urteko kuota.

Azkenik, abonamenduetan hobariak eskatzeko aukera zabalik izango da urtarriletik aurrera. Urte hasieran hobarien eta kuota proportzionalen informazioa jasotzen duen esku orria eskuragarri izango da kiroldegiko harreran.

Aholkularitza zerbitzua

Bizitza aktibo eta osasuntsu bat sustatzeko jarduera fisikorako eta kirolerako aholkularitza zerbitzua jarri da martxan. Doako zerbitzua da eta bertan, jarduera fisiko eta kirolean lizentziatua den pertsona batek norberaren egoera eta nahiak aztertuko ditu, ondoren, herrian dauden baliabideak kontuan hartuz bizitza aktibo baten alde eman beharreko urratsak diseinatuko ditu. Informazio gehiago behar duten herritarrek kiroldegiko harreran eskatu beharko dute.