Noticias
Atrás Bide berdeko bi tunelak irekitzeko lanak urtea amaitu aurretik esleituko dira
04·10·2023
Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu aurretik bide berdeko bi tunelak irekitzen hasteko lanen kontratazioaren lizitazioa aterako duela jakinarazi dio Udalari. Hori horrela izanik, Zestoako Udalak espero du epe ertainean bide berdearen lanak martxan jartzeko moduan izango dela.
Urtea amaitu aurretik esleituko diren lanetan, Iraetako bi tunelak irekiko dira. Tunel bat motza da eta bestea 400 metrokoa. Jaurlaritzak tunelen egokitzapen lanak egin ostean, Foru Aldundiaren ardura izango da plataformako lanak egitea.
Bide berdearen lanak asko luzatzen ari diren arren, Udalak albiste ona dela adierazi du.