Noticias
Atrás BakQ herritarrentzako identifikazio elektronikoa eska daiteke Zestoako Udalean
04·02·2021
BakQ herritarrentzako identifikazio elektronikoa lortzeko eskaera Zestoako Udaleko harreran egin daiteke. Euskadiko administrazio publikoekin telematikoki harremanetan jarri eta zenbait tramite online egiteko aukera ematen duen tresna da. Erabiltzaile batez eta bi autentifikazio tresnaz osatuta dago (pasahitza eta koordenatu txartela).
Dagoeneko derrigorrezkoa da zenbait dirulaguntza eskatzeko eta, gainera, pandemia garaian egonda, normalean administrazioetako leihatiletan egiten diren tramiteak ordenagailu, mugikor edo tablet bidez egitea ahalbidetzen du.
Zestoako Udalean, besteak beste, eskaerak egiteko, errolda-agiria ateratzeko eta ordainagirien kontsulta egiteko balio du.
Eskaera aurrez aurre egin behar da
BakQ herritarrentzako identifikazio elektronikoa aurrez aurre eskatu behar da eta Euskadin 600 puntu baino gehiago daude. Horietako bat da Zestoako Udala. Eskaera egiteko nortasun agiria, telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektroniko helbidea behar dira.