Agenda

Baimendutako mugimenduak

Bandoa
16 MAR
2020 | COVID19 - koronabirusa

Koronabirusa eta Alarma egoeraren aurrean:

Herritarren mugimenduak mugatu dira, eta ondorengo zeregin hauetarako mugimenduak soilik daude baimenduta:

 

  • Elikagaiak, botikak eta oinarrizko produktuak erosteko
  • Osasun zentroetara joateko, aurrez ordua hartuta izanez gero
  • Lantokira joateko
  • Ohiko bizitokira itzultzeko
  • 3.adinekoak, adin txikikoak, menpekotasunen bat dutenak eta, oro har, egoera zaurgarrian daudenak artatu eta zaintzeko
  • Banketxera joateko
  • Ezinbesteko egoera baten aurrean
  • Behar bezala justifikatutako antzerako jarduera bat


Kasu guztietan, pertsona bakarra aterako da zeregina burutzera.


Udal zerbitzuak


Udal eraikin guztiak itxita daude gaurtik aurrera, udaletxea barne. Udal zerbitzuekin harremanetan telefono bidez edo telematikoki jarri ahal izango da.


Arau hauek hausteak isun larriak jasotzeko arriskua izan dezakeela ohartarazi nahi da.