Noticias
Atrás Auzoetako herrigunetik eta baserrietatik Zestoako herrigunera mugitzeko zerbitzua herriko taxiekin egingo da aurrerantzean
16·04·2025
Auzobus zerbitzua apirilaren 16an eten egingo da eta apirilaren 28tik aurrera zerbitzu hau herriko bi taxiekin eskainiko da. Zerbitzu honek bi eskaintza izango ditu: alde batetik Arroagoiko eta Aizarnako herriguneak Zestoako herrigunearekin lotuko dituena, hau da, lehen Auzobusak egiten zuen ibilbidea. Eta bestetik Zestoako baserrietako bizilagunei eskainiko zaien zerbitzua.
Arroagoia eta Aizarna Zestoako herrigunearekin lotzen dituen zerbitzuak ordutegia izango du. Eta bidaiak taxi gidariak antolatuko ditu ordu bakoitzean dagoen eskaeraren arabera. Auzoetako herrigunetatik Zestoako herrigunera izango da egingo den ibilbidea (Zestoa – auzogunea - Zestoa). Zerbitzu hau astelehenetik ostiralera eskainiko da: 09:00etan, 12:00etan, 17:00etan eta 19:00etan.
Baserrietarako zerbitzua, auzoetatik zein Zestoa bertako herriguneetatik kanpo dauden baserrietara zuzenduko da. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara erabili ahal izango da, ordutegi zehatzik gabe, ordu tarte horretan dagoen eskaeraren arabera.
Zerbitzu hauek erabili ahal izateko, Zestoan erroldatuta egotea izango da bete beharreko baldintza bakarra.
Aurrez erreserba
Bi kasuetan, aurrez erreserba egin beharko da: 14:00ak baino lehen egingo diren bidaietarako, aurreko eguneko 20:00ak baino lehen abisatu beharko zaio gidariari. Eta 14:00ak baino beranduago egin nahi diren bidaietarako, berriz, egun bereko 12:00ak baino lehen abisatu beharko zaio.
Ordainketak egiteko, 10 bidaiako bonoak erabiliko dira eta udaleko harreran eskatu beharko dira. Zerbitzua urtean zehar gero eta gehiago erabili ezkero, merketuz joango da:
- 0-40 bidai: 2 euro
- 40-60 bidai: 1,5 euro
- 60 bidai baino gehiago: 1 euro.