Noticias
Atrás Aurrekontu parte-hartzaileak 2023- BOZKETA FASEA
NOLA erabakiko da zertan inbertituko diren 75.000 €?
02·12·2022
- Zestoako herritarrek egin dituzte eskaerak eta 12 proiektu dira aurrekontu parte-hartzaileen bozketa fasera pasa direnak.
- Orain, 16 urte edo gehiagoko Zestoako herritarren botoak jasoko dira eta 12 proiektuetatik 2 aukeratu behar ditu herritar bakoitzak, eta bi horiek, ezin dute auzo berekoak izan. Aukeraketa egin aurretik, 12 proiektuak zein diren aztertzea eskatzen da, norbera bizi den auzoa bakarrik ez, Zestoako auzo guztietako eskaerak kontuan hartzea, udalerri osoko begirada batetik.
- Bi modutara parte hartu daiteke prozesuan: www.zestoa.eus web guneko online formularioari erantzunda edo Zestoako Udaleko harrera bulegoan ere bai. Bete beharreko formularioa, hemen deskargatu daiteke, “pdf” formatuan. Formulario horri erantzun eta Zestoako Udalean entregatu daiteke.
- Noizko? formularioak bidali edo entregatzeko azken eguna, 2022ko abenduaren 13a izango da.
- Abenduaren 14ean, jasotako botoak zuzenak direla egiaztatu ondoren, kontaketa egingo da.
- Abenduaren 15ean, hirugarren herri-batzarra egingo da, bozketa-prozesuaren emaitzak aurkezteko, arratsaldeko 7etan, Zestoako Udalean.
- 75.000 €ak zertan inbertitu erabakitzeko, proiektu bakoitzak jasotako bozka kopurua kontuan hartuko da; horrez gain, aukeratutako proiektuak Zestoako auzo ahalik eta gehienetara zabaltzeko irizpideak ere aplikatuko dira. Irizpide horiek, abenduaren 1eko bigarren herri batzarrean adostu ziren.