Noticias

Atrás Argiolak Kiroldegiko eta Iraetako futbol zelaiko teilatuetan jarriko ditu instalazio berriak

Aizarnako instalazio fotovoltaikoa dagoeneko martxan dago.

11·03·2026


Aizarnako instalazio fotovoltaikoa dagoeneko martxan dago, eta bertako energia kontsumitzen hasiak dira herritarrak nahiz Zestoako Udala bera ere. Arroabeko instalazioa ere epe laburrean martxan izango da. Guztira, 120 kW instalatu ditu Argiolak lehen bi proiektuekin.

 

Iraetako futbol zelaiko aldageletako teilatuan jarri diren plaka fotovoltaikoak, Kiroldegiko teilatuan epe laburrean jarriko direnekin batera, energia komunitatearen hurrengo urratsak izango dira, udalarekin elkarlanean. Bi instalazio berri hauekin, beste 120 kW instalatuko dira.

 

Herriko energia kontsumitu nahi duten herritar, elkarte nahiz enpresek oraindik ere posible dute proiektuetan parte hartzea. Horretarako, Argiola Energia Berriztagarrien Kooperatibarekin harremanetan jarri besterik ez dute egin behar (argiola@ni.eus).