Noticias
Atrás Argi berdea GI-631 errepidea bulebarizatzeko proiektuari
06·04·2022
Zestoako Udalak herria gurutzatzen duen 631 errepidea eta honek herrira dituen sarrera eta irteerak egokitzeko aurreproiektua aurkeztu zuen duela urtebeteko mugikortasun planarekin batera. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreproiektua, herritarrek egindako hainbat ekarpenekin, ontzat eman du.
Proiektua urte honetan esleituko da eta irailerako amaitua egotea aurreikusten da. Lanen kostua finantzatzeko, 1.300.000 eurotan aurreikusita, Gipuzkoako Errepide sailarekin bilerak hasi ditu Udalak. Momentuz, Aldundiak GI-631 errepideari dagokion obren zatia finantzatzeko prest agertu da.
Gogoratu behar da errepideaz gain herri barruko zirkulazioan ere aldaketak egingo direla eta hauek udalak finantzatuko dituela.