Noticias
Atrás Aldundiak eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatuko dute GI-631 errepidea bulebarizatzeko proiektuaren harira
17·05·2024
Atzo maiatzak 16 osteguna, ez-ohiko udalbatzarra izan zen eta bertan GI-631 errepidean, trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko proiektuaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zestoako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko eskuduntza Mikel Arregi alkateari ematea adostu zen aho batez. Zestoan, GI-631 errepidean, trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko proiektua egikaritzeko eta finantzatzeko zioa izango du hitzarmen honek.
Proiektuaren plegu administratiboak eta teknikoak ere aho batez onartu zituzten.
Foru Aldundiko Gobernu Kontseilua Zestoan bilduko da datorren asteartean, eta bertan ebatziko dute hitzarmen hau. Ebatzi ostean, hitzarmena sinatuko dute Mikel Arregi Zestoako alkateak eta Maria Ubarretxena diputatuak.
Atzoko batzarrean, Maria Ubarretxena Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatua eta Mikel Uribetxeberria, Errepide Saileko zuzendaria bertan izan ziren. Arregi alkateak bertan egotea eskertu zien: “Eskertzen da gertutasuna; ez da ohikoa eta lankidetza honen lekukotza polita da diputatua eta zuzendaria bertan izatea. Eskerrik beroenak denon izenean”.
Proiektu honek, 1.679.000 euroko aurrekontua du eta lanak 2024ko irailean hasiko direla aurreikusten da.