Noticias
Atrás Aldaketak izan dira Udal Korporazioan
Atzoko plenoan eman zitzaion ongietorria EAJko zinegotzi berriari eta EH Bildukoa agurtu zen.
18·07·2025

Udal Korporazioak hainbat aldaketa izan ditu eta hemendik aurrera EAJko zinegotzi berria Xabier Gallastegi izango da. Montse Atxegak maiatzean utzi zuen bere kargua eta bere lekuan sartu da Gallastegi. Bestalde, arrazoi pertsonalak tarteko Jone Expositok zinegotzi kargua utzi du eta bera ordezkatzeko prozedura abiatuko da.
Atzo, uztailak 17, egin zen ohiko udalbatzarra eta bertan agurtu zen Exposito eta ongietorria eman zitzaion Gallastegiri.


