Noticias
Zestoako Udalak estalkiaren arazoak konpontzeko babes elementuak jarri dizkio.
16·01·2023
Aizarnako eskolan, kanpoko patioaren ekialdean 150 m2 inguru dituen gune estalia dago. Eraikin berria egin zenetik, euria ari zuenena, oso erabilpen txikia ematen zitzaion gune honi. Alde batetik, iparraldetik euria sartzen zen haizeak lagunduaz eta, beste aldetik, eraikin nagusiaren eta estalkiaren artean zegoen gune irekiak bertan egin beharreko jarduerak asko baldintzatzen zituen. Ondorioz, Zestoako Udalak aurrez aipaturiko arazoak konpontzeko babes elementuak jarri dizkio estalkiari. Lan hauen gastu orokorra 11.013,64 € izan da.