Noticias

Atrás 2026-2027 ikasturteko kirol jarduera gidatuak martxan dira

2
Datorren ikasturtea bi berrikuntzekin dator: total training ikastaroan talde berria egingo da arratsaldeko lehenengo orduan eta 12 – 15 urte bitarteko gaztetxoentzat Gazte Fit ikastaroa jarriko da martxan.

28·07·2026


Datorren ikasturteko kiroldegiko jarduera gidatuetan izena emateko epea irailaren 1ean zabalduko da eta 15era arte egongo da aukera izena emateko. Plaza-eskaerak eskainitako plazak baino gehiago badira, irailaren 16an zozketa egingo da, eta irailaren 17an argitaratuko dira behin betiko zerrendak.

Aurtengo eskaintzak adin eta maila guztietarako jarduerak biltzen ditu: Heldua Fit, Yoga, Total Training, OKI (Oreka, Koordinazioa eta Indarra), Senior Fit +65, Gaztea Fit, Arroa Aktiboa eta Aizarna Aktiboa. Bi berritasun nagusi dakartza:

  • Total Training ikastaroan 15:15etatik 16:15etara egingo den talde berria. Ordutegi berri honen bidez, herritar gehiagori jarduera fisikoa egiteko aukera eskaini nahi zaie.

  • Gaztea Fit ikastaroa ere eskaintzaren barruan izango da. 12 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta ostiraletan 17:00etatik 18:00etara egingo da. Jardueraren helburua da gazteen artean jarduera fisikoa egiteko ohitura sustatzea eta bizimodu aktibo eta osasungarria bultzatzea.


Kirol jarduera gidatuen helburua, adin guztietako herritarren artean jarduera fisikoa sustatzea da, egoera fisikoa hobetzea eta mugimenduaren bidez ongizatea eta bizi-kalitatea handitzea. Horretarako, jarduerak giro atsegin, dinamiko eta motibatzaile batean garatzen dira, bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatuz.


Animatu parte hartzera! Aukeratu zuretzat egokiena den ikastaroa eta hasi ikasturte berria modu aktibo, osasuntsu eta atseginean.

1 2