Noticias
Atrás 2023ko Kiroldegiko Abonatuen kanpaina
Abenduaren 19tik aurrera 2023ko Kiroldegiko abonatua izateko kanpainari hasiera emango zaio.
19·12·2022
Datorren abenduaren 19tik aurrera, astelehena, 2023ko Kiroldegiko abonatua izateko kanpainari hasiera emango zaio. Abonuen prezioak %1,5eko igoera izango dute.
Helbideratua duten bazkideek, kontrakorik ez bada jasotzen, zuzenean berrituko zaie abonua. Besteek, aldiz, berritu egin beharko dute Bazkide abonua, egin ezean zuzenean baja emango zaie
Baja emateko. Kontua helbideratuta duenak, bazkidea izateari utzi nahi duela jakinarazi beharko dio Kiroldegiko zerbitzuari 2023ko urtarrilaren 20a baino lehen.