Noticias
Atrás 2020ko Euskarazko Produktuen Katalogoa etxeko buzoian
27·11·2020
Egun hauetan, eta urtero bezala, Euskarazko Produktuen Katalogoa aurkituko duzue etxeko buzoian.
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herriko 105 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Aurtengoa 22. edizioa da.
Bai katalogoa.eus web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta dituen edukiak bi atal nagusitan antolatuak daude: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.
Maiz eguneratzen den web-orria milaka produkturen erreferentziekin eta, erosi nahi izanez gero, argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukerarekin
Nobedadeen segimendua sare sozialen bitartez edota buletin elektronikora harpidetuz
Urtean zehar argitaratzen diren produktuen berri izan nahi duten interesatuek, Facebook-en bitartez jarraipena egiteko aukera izango dute. Gainera, katalogoa.eus web-orriak buletin elektronikora harpidetzeko bidea ere ematen du, argitaratu berri diren hainbat produkturen erreferentziekin. Azken finean, horixe baita katalogoa.eusen helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko produktuak erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.