Noticias

Atrás Zestoa eta Urepele herrien arteko ibilbidearen zati bat egingo da apirilaren 20an

Ibilaldian parte hartzeko Kiroldegian eman beharko da izena apirilaren 17a baino lehen.

12·04·2024


Zestoa eta Urepele herrien arteko senidetze proiektuaren baitan, bi herrien arteko ibilbidearen hainbat zati egingo dira Zestoako Udalak eta Agiro Mendi Taldeak elkarlanean antolatuta.

Lehenengo ibilaldia apirilaren 20an larunbata izango da, eta Andoaindik Goizuetarako bidea egingo da, guztira 22 kilometro. Ibilbidea zehazki, Andoaindik hasi eta Oindo, Mairubaratza, Alkaso eta Goizuetara izango da.

Goizuetara iristean bertako jatetxe batean bazkalduko dute, baina oraindik bazkariaren prezioa zehaztu gabe dago.

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek, Kiroldegian eman beharko dute izena apirilaren 17a baino lehen. Eta 10 euro ordaindu beharko dituzte, bazkaria aparte izango da.

Irteerako goizeko 07:30ean Gurutzetik izango da eta itzulera, berriz, 17:00etan Goizuetatik.