Noticias

Atrás Gipuzkoa Bertsotan txapelketako saioa izango da Zestoan apirilaren 26an

Dagoeneko sarrerak salgai daude 7 eta 5 euroko prezioan.

11·04·2024


Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea apirilaren 25ean hasiko da Eskoriatzan eta bigarren saioa Zestoan izango da apirilaren 26an 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian.

Sailkapen fasean 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. Guztira, 74 bertsolari arituko dira kantuan eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulira. Udazkenerako txartela, berriz, 34 bertsolarik bakarrik lortuko dute.

Zestoako saioan Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Haizea Arana Cardenal, Oihana Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta eta Amets Aizpurua Mancisidor izango dira parte-hartuko duten bertsolariak. Gai jartzaile lanetan, berriz, Haritz Alberdi Alberdi izango da.

Sarrerak dagoeneko salgai daude zazpi eta bost euroko prezioan hemen.