Agenda
Atrás

'Udan zer Zestoan?': Manez eta Kobreak

19:00etan, plazan
23 AGO
agenda | Zestoa | Cultura | 2020

Oharrak:

 

  • Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
  • Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
  • Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
  • Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin.eus edo zestoa,eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
  • Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
  • Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
  • Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
  • Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.

Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:
Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea.  
943 868 811

 

 

Manez eta kobreak

Manez eta Kobreak taldeak, Kalakan taldeko partaide izandako Thierry Biscary gidari duela, barne-barneko musika eskaintzen du, familia, auzokide eta ezagunen bizipenak, eta poetez eta bertsolariz jositako elezaharrak eta pasadizoak. Beren metalekin parte hartzen duten musikariek, jotzeaz gain kantatu ere egiten dute. Tradizioa eta freskotasuna, txistu egitearen antzeko soinu ederrak. Emanaldi poetikoa, sentimenduz betea, errealitatea eta fikzioa nahasten dituzten istorio herrikoiak.