Agenda
Atrás "Pasaiako badia" dokumentala
Iraupena: 66 min.
Zuzendariak: Yuri Agirre, Xabier Otamendi, Erik Aznal.
Babesleak: Gogora (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) eta Berria egunkaria
Pasaiako Badia, 1984ko martxoaren 19an Pasaian jazotako gertaerak gizarteratzea helburu duen dokumentala da. Film korala da, eta hildakoen senideek, gertaeren testigu zuzenek, abokatuek, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak, Fernando Orgambides El Paiseko kazetari ohiak edota Paco Etxeberria mediku forentseak parte hartu dute, besteak beste.
Kazetaritzari dagozkion zehaztasuna eta sakontasuna eta film erakargarria egiteko estrategia narratiboak uztartzen ditu. Bi urtez proiektua garatzen ibili ostean, urriaren 24an estreinatu zen Iruñeako Golem zinemetan.
Dokumentala prentsan: