Agenda
Atrás

“Mikra” kaleko zirkua

Sarrerak aldez aurretik eskatu beharko dira
30 OCT
agenda | Arroabea | Cultura | 2020

Zirkua, musika eta antzerkia uztartzen dituen “Mikra” ikuskizuna eskainiko du Irungo Berdinki Zirku Garaikide Konpainiak urriaren 30ean, 19:00etan Arroabean. Irailean estreinatu zen obra.

Uda honetan Zestoako Udalak antolatu dituen ekintzetan egin bezala, derrigorrezkoa izango da aurrez sarrerak erreserbatzea eta herritarrek izango dute lehentasuna. Horretarako, Zestoako Turismo Bulegora deitu daiteke gaurtik aurrera (943 86 88 11) eta izen-abizenak eta telefonoa eman.

Herritarren lehentasuna bermatze aldera, urriaren 28ra arte herritarrek bakarrik eman ahal izango dute izena eta hilaren 28an, sarrerak geratuko balira, zabalduko litzateke izen-ematea bertakoak ez direnentzat.

"Mikra" kaleko zirku garaikidea