Agenda
Atrás “Ezagutzea eta maitatzea bat dira” erakusketa
Ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandean, 12:00etatik 14:00etara.
25
OCT
28
OCT
agenda
ATZEGIk 1989an “Ezagutzea eta maitatzea bat dira” zioen bere kanpainan. Hori gogoan izanik antolatu da erakusketa, Jon Andoni Martin argazkilari eta artista azkoitiarrarekin batera, bailarako herritarrek adimen desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutu ditzaten.
Bertan ATZEGIk urteetan zehar aurrera eramandako sentsibilizazio kanpainez gain, erakunde horren denbora libreko taldeen argazkiak eta aipaturiko artistaren “Begirada garbiak” lana izango ditugu ikusgai.
