Agenda

'Etxean indarra lantzeko ariketak' tailerra

Zestoa Osasuntsu, 17:00-18:30
01 FEB
agenda | Zestoa | Deportes | 3ª edad | 2022

Datorren asteartean, otsailaren 1ean, Zestoa Osasuntsu programaren hurrengo tailerra egingo da. Ohi bezala, arratsaldeko 17:00etatik18:30era izango da. Alondero aretoan egingo da tailerra (liburutegi azpian dagoen aretoa).

Oraingo honetan, etxean indarra lantzeko ariketak izango dugu gaitzat. Tailer honen helburua gorputzeko indarra duen garrantzia gure egunerokotasunean erakustea da, baliabideak eman eta norberak, modu errazean, etxean egin ditzakeen ariketak nola egin erakutsi. Mikel Irure izango dugu tailerraren gidaria.

Adin batetik aurrera gorputzaren indarra galtzen goaz. Gorputzeko giharrak ahultzen doazen heinean, funtzionalitatea eta mobilitatea galtzen goaz, eta horrek gure bizi kalitatean eragina zuzena du. Egunero egiten ditugun mugimenduetan indarra funtsezkoa da, hala nola, eskailerak igotzeko eta jaisteko, etxeko lanak egiteko, erosketen poltsak eramateko edota erorketak ekiditeko

Beraz, hurrengo asteartean Alondero aretoan itxarongo zaitugu. Eta ez ahaztu, ostegunean ere, goizeko 10:30ean kiroldegiko ataritik aterako garela ordu beteko bueltatxoa egitea Zestoako bideetatik.

Animatu eta etorri!!