Agenda

Atrás “Bost teilatu” film laburren emanaldia

19:00etan Kultur Etxeko aretoan
02 ABR
agenda

 
“Bost teilatu” izenburupean, bost filma labur ikusiko dira: Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak Tafallan errodatutako “Krak”, Josu Martinezek Baigorrin egindako “Hitzak”, Eñaut Castagnetek Beran eta Lesakan sortutako “Muga”, Leire Egañak Galdakaon grabatutako “Erlojipekoa”, eta, azkenik, Raul Barrenasek Hernanin grabatutako “Arnasa”.

Jakina den bezala, 2021ean Udalbiltzak “Geuretik sortuak” egitasmoa martxan jarri zuen. Euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala da “Geuretik sortuak”.

Besteak beste, idazle, zinegile edota antzerkigileen egonaldiak sustatu dira Euskal Herriko hainbat udalekin elkarlanean. Hautatutako artistek euren bizilekua ez den herri batean hilabete inguruko egonaldia egin dute, herriaren errealitatea oinarri hartuta edota herriarekin batera hitzartutako gai baten inguruan, euskarazko sormen lan bat garatu ahal izateko.

Amancay Gaztañagak zestoarra eta Erika Olaizolak Tafallan (Nafarroa) egin zuten egonaldia, filma labur bat sortzeko, eta haren emaitza da “Kark” ikus-entzunezkoa.