Noticias

Atrás “Arineketan” diskoaren aurkezpena izango da azaroaren 28an, Kiroldegian

“Udan Zer Zestoan?” egitasmoaren baitan irailaren 19an egitekoa zen kontzertua baina, Zestoan izan zen koronabirus agerraldia medio, bertan behera geratu zen.

11·11·2020


Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak oinarri hartu eta gaur egunera ekarri dituzte. Umorez, tradizioa eraberritzeko asmotan, sorkuntza propioak gehituz. "Dantza" izanik abiapuntu. Halaber, ekitaldiak keinu berezia egin nahi die Iparragirreri (aurten dira 200 urte jaio zela) eta Xabier Leteri (10 urte zendu zela).

Diska Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaranena izan arren, taula gainean zazpi kide izango dira. Haatik dantza konpainiako dantzariez gain, Ainara Ortega abeslariak publikoa abesten jarriko du eta oholtza gainean izango dira Xabier Zeberio (biolina) eta Agate Amilibia (txeloa) musikariak ere.

Izen-ematea

Kontzertu emanaldia azaroaren 28an izango da, Zestoako Udal Kiroldegian. Bertaratu ahal izateko ezinbestekoa izango da aurrez izena eta telefonoa ematea. Udako ikuskizunetan egin bezala, Zestoako Turismo Bulegora deituta (943 868 811) egin beharko da. Izen-ematea hutsetik hasiko da, beraz, irailaren 19ko emanaldirako izena emanda zeudenek berriro eman beharko dute izena.