Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zestoako haur eta gazteen batzarra martxan da

Jaietako egitaraua izan da landu duten gaia.

2016·06·15


Ekainaren 15ean egin zen Zestoako haur eta gazteen batzarraren lehen saioa. Batzarraren helburua haurrek iraileko festetarako dituzten proposamenak jasotzea izan zen. Saio horretan, 4-12 urte bitarteko 65 haur inguru elkartu ziren. Batzarrari hasiera emateko, plazan jolas batzuk egin zituzten. Eta jarraian, udaletxeko pleno aretora igo ziren eta haurrei zituzten proposamenak adierazteko material ezberdinak eskaini zitzaizkien. Azkenik, haurrei sortu zituzten proposamenak ahoz adierazteko tarte bat utzi zitzaien, eta Herri Hezitzailea lan-taldekoek proposamen guztiak jaso zituzten.


Lan-taldeak haurren proposamenak aztertzeko egun batzuk hartuko ditu eta uztailean egingo dute haur eta gazteen batzarraren bigarren saioa. Orduan, haurrek egin zituzten proposamenen artean lehentasunak jarri eta festetarako ekintzen aukeraketa egin beharko dute.
Nora: zuzenketak edo moldaketak ongi-etorriak dira.