Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

ZESTOAKO KIROLDEGIKO ERABILTZAILEEN
Asebetetze-inkestaren EMAITZAK

 

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

1- IKASTAROA
* Zer iruditzen zaizkizu ikastaroaren edukiak?
    Goizeko mantentzeko gimnastika: 7,10
    Arratsaldeko mantentzeko gimnastika: 7,6
    Pilates: 9,25
    Spinning: 7,6 (1 ez du erantzuten)
    Integral Fit: 8,67

2- MONITOREEN GAITASUNA:
* Monitorearen ezagutza maila:
    Goizeko mantentzeko gimnastika: 8
    Arratsaldeko mantentzeko gimnastika: 6,40
    Pilates: 9,25
    Spinning: 8,84
    Integral Fit: 9,83
Goizeko mantentzeko gimnastika

3- KIROL MATERIALA:
*Erabilitako materiala (aniztasuna, egoera….)
    Goizeko mantentzeko gimnastika: 5,20
    Arratsaldeko mantentzeko gimnastika: 5,20
    Pilates: 4,50
    Spinning: 2
    Integral Fit: 1,67

4- EKINTZAREKIKO ASEBETETZE-MAILA:
*Ikastarotik espero zenuena bete da?
    Goizeko mantentzeko gimnastika: 7,83
    Arratsaldeko mantentzeko gimnastika: 5,80
    Pilates: 9,50
    Spinning:  8,16
    Integral Fit: 7,80 (1 ez du erantzuten)

 

Web edukia bistaratu

5- EKINTZAK:

* Zer iruditzen zaizu ekintzen eskaintza?
    Goizeko mantentzeko gimnastika: 7,42 ( 2 ez dute erantzuten)
    Arratsaldeko mantentzeko gimnastika: 5,60
    Pilates: 4,50
    Spinning: 5,83
    Integral Fit: 6,16

6- KIROL GUNEA:
*Zer iruditzen zaizu ikastaroak ematen diren lekua? (tenperatura, akustika, tamaina..)
    Goizeko mantentzeko gimnastika: 4,22
    Arratsaldeko mantentzeko gimnastika 4,40
    Pilates: 1,75
    Spinning: 2,50
    Integral Fit: 1,83


7- GARBITASUNA:
* Zer iruditzen zaizu kiroldegiko garbitasun-maila?
    - GOIKO GELA: 2,50
    - GIMNASIOA: 3,76
    - SARRERA: 3,375
    - FRONTOIA: 4,20
    - ALDAGELAK: 4,40 (13 ez dute erantzuten)
    - BALORAZIO OROKORRA: 3,69

8- ERABILTZAILERARI ARRETA:
-Zer iruditzen zaizu kiroldegian ematen dizuten arreta? 4,20


9- PREST EGONGO ZINATEKE KIROLDEGIKO ORDAINKETAK HELBIDERATZEKO?
    BAI: 30
    EZ: 11
    ED/EE: 2

 

Web edukia bistaratu

10- IRADOKIZUNAK

- Gimnasioa oso eskas dago! Makina gehienak zaharkiturik daude, denek zarata edo erditan izorraturik! Eliptiko gehiago behar dira.


- Nik Arroa Behean jasotzen ditut ikastaroak. Materiala eskasa da eta ariketa asko ez dira egiten material faltagatik: pesarik ez dago, esterilak zaharrak dira… Lekua txia geratu zaigu eta garbiketa ere ez da ona


-Kiroldegian behar beharrezkoa dela  uneoro norbait egotea sarreran; udaran, haize girotua egon behar litzateke kirola egiteko aproposa den tenperatura ba mantentzea derrigorrezkoa baita (gimnasioan); garbitasuna zaindu; kiroldegian lan egiten duten pertsona guztiek erabiltzaileenganako aditasuna izateaz gain, nolabaiteko hitz egiteko soltura behar lukete, azalpenak ematerako orduan batiz bat


- gimnasioko makina gehienetan ondaturik daude eta zaharkituta. Makina guzti horiek mantenua behar dute eta ez daude ondo zainduta. Bizikleta asko baina erdiak zaharrak (zarata, kateatuta…) eliptikoak falta dira. Ekintzetan irakasleak ekarritako materiala erabili behar izan dugu bertan ez baita materia egoki edo gehiegirik.


- El horario que sea mas flexible acorde al horario laboral. Mas opciones de actividades. Precios mas asequibles. Fakta instructor en las zonas polivalentes por riesgo de lesiones. La higiene es tan mala que hay riesgo de infecciones. El acceso a la zona superior ez peligroso por no tener ni una simple barandilla, y no digamos para los usuarios con dificultad física y necesitada de hace alguna actividad que le equiere su anomalía. Material bastante obsoleto
- Kiroldegiko arreta asko du hobetzeko. Ikastaroetako materiala falta da, baloia, gomak, pesak.. gela zikina egoten da. Mantenimendu aldetik eskas eta hezetasuna dago goiko gelan… monitoreekin oso gustura!


- Nire kexa bakarra spinning-eko bizikletak eta gelari dagokionez hobeto beharra dagoela. Bizikleta asko izorratuta daude. Eta gela txukunagoa jar daitekeela iruditzen zait. Ispilu batekin, paretak goraino iristen direla… noiz edo noiz baloiak sartu zaizkigu eta klasean gaudela


- Garbiketa maila lotsagarria da, bai kirola egiteko beharrezkoak diren instrumentuei dagokionez eta baita gelena ere. Gimnasioko makina askoren egoera ez da aproposa, arriskutsua ere izan daitekeela iruditzen zait


- Cycling-eko bizikleta gehienak nahiko eskas daude. Begiratu egin beharko zenituzkete


- Ikastaroetako prezioak merkeagoa beharko luke bazkideentzat, bazkide izatearen abantailak argiago balira jendea bazkide egitera bultzatuko litzateke. Kirol eskolarreko entrenamenduak daudenean, beraiek bakarrik erabiltzeko gune bat behar dute, pista oso edo erdia, baina beraiek bakarrik erabili ahal izango dutenak.


- Ordaintzen dugunerako instalazioak oso eskasak!!! Eskerrik asko inkestagatik!!!

- Okerrena ikusten dudana, kiroldegiko goiko partean tenperatura ez dela zaintzen. Neguan hotzegi egiten du bai erabilera anitzeko gelan baita gimnasioan ere. 10, 11, 12 ºC sarri egoten dira eta hotzegia da kirola lasai egiteko. Bestalde, musika askotan oso altu egoten da gimnasioan. Onartezina da erabiltzaileek nahieran irratiaren bolumena igo eta jaitsi ahal izatea. Bai berogailua eta bai irratia sarreratik kontrolatu beharko lirateke


-Instalazioa mejoratu egin behar dela


-Arduradunek ez dute maila ematen. Egoera honi aurre egiteko garaia da


- Beste gela baten beharra dago. Lekua txiki geratu da orain ematen diren ekintzetako eta ekintza gehiago sortuz gero alperrik


- Kiroldegiko sarrerako atea oso narrasa dago eta berria jartzea komeniko litzateke


- Me gustaría que las clases fuera 3 dias. La limpieza es nula


- Fundamentu gehiago jarri behar da


- Benetan gaizki dana eta bertan lan egiten duten artean daukaten hartu eman lotsagarria


- Orokorrean kiroldegiko materiala, gela… zaharkituak daude eta berritzeko beharra nabaria da


- Goiko gela garbiketa eta aireztatzea. Itoginak daude sarritan. Ni oso pozik joaten naiz


- Es una pena que esté tan descuidado y sobre todo en limpieza


- Hiru hilabetero aldatu leizken hiru edo lau kartel kiroldegi barruan horrelako esanahiekin:
    Kirola Osasuna Dakar
    Kirolak itxaropena lantzen du
    Kirolak elkar bizitzea errazten du
    Kirolak zoriontasunera hurbiltzen du
    Kirolarekin eredugarri izan zintezke
    Kirolarekin bizi kalitatea gozatzen duzu

-Orokorrean garbitasun exkaxa. Ordutegia ez mantentzea oso gaizki


- Kiroldegian edozein zalantza izanez gero norbait egotea sarreran, bueltaka ibili beharrean kiroldegi osoan arduradunaren bila


- Kiroldegiko arreta zerbitzua ere desegokia iruditzen zait. Askotan ez da inor egoten bertan  eta ate guztiak irekita uzten dituzte. Orain ez dakit, baina lehen behitzat ordutegia ez zuten errespetatzen, itxiera ordua baino lehenago itxiz. Bestalde, Iraetako futbol zelaiko mantenimentu eta garbiketa ere desegokiak iruditzen zaizkit


- Beste auzoak ere hor daudela gogoraraztea datozen ikasturteetan, ez baitugu honen berririk


- Gimnasioa hobetu eta ekintza dibertsoagoak (muskulaturako ekintza ugaria baina bestelako ekintza batzuk falta direla iruditzen zait) nahiz eta ekintza kopurua nahiko ona izan


- Beheko aldagela berriak oso hotzak eta urak presio eskasa eta hotza. Pertsonal gutxi Zestoa, Iraeta, Arroagoia, Arroabea eta Aizarna lantzeko. Hiru langileen artean ezin dute arreta eman, garbitasuna egin, mantentze gimnasia eman eta mantentze lanak egin kiroldegia erabiltzailerentzat irekita dagoen bitartean…


- Iraetako kirol instalakuntzaren uztea et ahaztea lotsagarria iruditzen zait


- Kexak ditut:
    Kiroldegia oso zikina dago
    Gimnasioko makinen mantenimentua penagarria da
    Bezero berriei ez zaie kalitatezko artatzerik eta makinen erabilpenaren azalpenik ematen (egunen batean norbait grabe lesionatuko da, ni beraiei begira sufritzen egoten naiz et askotan laguntza eskaini ere bai minik har ez dezaten ekiditeko asmoz. Uste dut hori ez dela nire lana bezero bat naizelako ez kiroldegiko langilea

-Rokodromoa ere badago, ez ahaztu eskaladarekin. Hobetu egin beharko litzateke zati hau, ez dauka aukera askorik. Indartzeko barrak, campusa….


- Gimnasioan toki gehiago


- Nik ikastarorik ez dut egiten, baina ia egunero nabil. Garbitasuna eta fundamentu falta da. Langileen artean koordinazioa zero. Makinak danak zaharrak ekartzen dituzte eta hala daude danak… Dutxetan hotza… Danetik mejoratu behar da


- Gimnasioko garbiketa eta matxuren jarraipen taula bat ipintzea matxurak bertan apuntatzeko. Berogailu gehiago behar dira, hotza egiten du neguan