Web edukia bistaratu

Euskaraldian, hamaika aldiz gehiago!

Web edukia bistaratu

Hamaika egun baino, hamaika aldiz gehiago!

Udalerri euskaldunenetan euskaraz hitz egiten dugu oro har eguneroko jardunean. Beraz, oraindik erdaraz aritzen garen esparruetako hizkuntza ohiturak aldatzeaz gain, hamaika aldiz areago joateko beharra daukagu. Hamaika aldiz gehiago hausnartzeko.

Egun bakoitzean arlo bati begiratu, benetan euskaraz bizi garen aztertzeko hamaika hausnarketa egin, eta horietan ere hizkuntza ohiturak aldatzeko ideiak eta ekimenak jarri mahai gainean. Hamaika egiteko arlo bakoitzean, hamaika aldiz gehiago izan gaitezen aurrerantzean ere.

Hamaika arlo eta proposamen hauetako bakoitzak, bere horretan, gaia nahi adina lantzeko aukera ematen du: apur bat soilik, azaletik, edota hilabete askoan lan sakona eginda.

  1. Hedabideak
  2. Internet, sare sozialak, telefonoa
  3. Lantokia edo eskola
  4. Aisialdia
  5. Kalea, parkea, plaza, frontoia...
  6. Zerbitzuak: merkataritza, ostalaritza eta gainerakoak
  7. Hornitzaileak: fakturak, jakinarazpenak...
  8. Zerbitzu publikoak
  9. Etxeko hizkuntza
  10. Kultura: liburuak, musika, zinema, antzerkia
  11. Ezina ekinez egina: zenbait bidelagun