Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria

BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Izen ofiziala hauxe da: BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria.

Ziurtagiria eskuratu ahal izateko erakundeak ebaluazioa jaso eta gainditu behar du. Ebaluatzaileek Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) jasotako adierazleak aztertuko dituzte euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzeko. EMEk bi ardatz ditu, eta lehen mailako 6 elementu:

1. ARDATZA: ZERBITZU-HIZKUNTZA

1. Erakundearen irudia

2. Bezeroekiko (pertsona fisikoak) eta herritarrekiko harremanak

2. ARDATZA: LAN-HIZKUNTZA

3. Barne-komunikazioa eta lan-tresnak

4. Pertsonen kudeaketa

5. Kanpo-harremanak

6. Kudeaketa-sistema

 

Bikain ziurtagiriak hiru maila ditu: Oinarrizkoa (beltza), Tartekoa (zilarra) eta Goi mailakoa (urrea)

Web edukia bistaratu

Bikain agiriaren mailak

Web edukia bistaratu

Bikain ziurtagiria