Berriak
Atzealdea

Txartel berriarekin aukera berriak izango dituzte Liburutegiko erabiltzaileek

Zestoako Udal Liburutegiak 30 urte bete ditu aurten, urte hauetan zenbait aldaketa izan ditu egoitzari edo kudeaketari dagokionez

2016·06·13


Badira urte batzuk liburutegia katalogatzeari ekin diotela. Katalogazioa ia burututa dago, eta hauek dira aldaketa nagusiak:

  • Liburutegiko katalogoa sarean kontsultatzea dago, hau da, interneten bitartez edozein tokitik kontsulta dezakegu behar dugun hori liburutegian daukagun edo ez, baita bertan dagoen edo hartuta, eta noiz itzuli behar duen. Zestoako liburutegiko liburuen eskaerak egiteaz gain ELSNko (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala, 250 udal liburutegi baino gehiagoz osatua) edozein liburutegiko liburuak ere eskatu daitezke esteka honen bitartez: www.euskadi.eus/katalogobateratua
  • Behar den dokumentuaren erreferentziak hartuta egin behar dira eskariak, horretarako barra kodedun txartel berria behar da.
  • Mailegu digitala egin daiteke eliburutegiaren bidez. Txartel berriarekin liburu elektronikoak ere eskuratu daitezke Eusko Jaurlaritzaren helbidetik, dohain eta legalki. Irakurketa streaming bidez, ordenagailuaren edo gailu mugikorren bidez egin daiteke.
  • Mailegua automatizatzea da beste berritasun bat. Katalogazioaren hurrengo pausua da. Hemendik aurrera, txartel berriarekin, pistola irakurle baten bitartez, mailegua automatizatuko da.
  • Katalogoan sartutakoan gomendioak begiratu daitezke, baita beste batzuen iritziak irakurri, katalogo bateratuan sartu diren azken dokumentuak zein diren begiratu eta gure liburutegietako irakurrienak ezagutu.
  • Liburutegi digitala. Zenbait liburutegietan fondo historikoa digitalizatu dute eta internet bitartez kontsulta daiteke.

Onura guzti hauetaz baliatzeko, ezinbestekoa da txartel berria, barra kodea duena, egitea. Zuengana jotzen dugu liburutegitik pasa zaitezten inprimakia betetzera, batez ere azken boladan etorri ez zaretenak. Sareko beste liburutegiren batean txartela egin baduzue, aukera daukazue, harekin jarraitu edo Zestoara migratzea.

(Iturria: danbolin.eus)