Berriak

Atzealdea

Indarkeria sexistaren aurkako protokoloa

GFArekin eta Urola-Kostako beste udalekin batera

2018·06·06


Zestoako Udalak Urola Kostako beste herrietako udalekin  eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera indarkeria sexistaren aurkako protokoloa lantzen ari da.

Aiako, Aizarnazabalgo, Azkoitiko, Azpeitiko, Getariako, Orioko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako udalak ari dira protokoloa osatzen, eta udal horietako hainbat ordezkari Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Alundiko Berdintasun Saileko zuzendariarekin elkartu ziren joan zen astean gaiaz hitz egiteko.

Besteak beste, Mari Karmen Arregi Aizarnazabalgo alkatea, Nekane Arrizabalaga Aiako alkatea, Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Oier Korta Zumaiako alkatea, Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea eta Nekane Larrañaga eta Ana Azkoitia Azkoitiko zinegotziak elkartu ziren bileran.

(iturria: hitza.eus)