Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Josetxo Mendizabal Irigoien

Ongi etorririk beroena gure Udaleko webgunera.

Lana erruz egin eta gero, webgunea berritu eta eguneratu dugu. Esan dezakegu Udala eta herritarren arteko harremanetan aro berri baten aurrean gaudela.

Informazioa bilatzean, nahiz on-line tramiteen bidez, gurekin harremanak erraztu eta zuretzat interesgarria izan daitekeen guztia aurkitzea espero dugu.

Horrez gainera, udal kudeaketaren gardentasunari dagokionez, saiatuko gara interesgarriak diren gaiak edozein unetan eta edozein lekutatik zure eskuetan izaten.

Zestoa aberatsa da auzoei dagokionez, eta gune honen bitartez Zestoa osotasunean ezagutzeko aukera ere izango duzu.

Munduari irekita dagoen lehio honen bidez, herria bisitatzera eta Zestoak dituen aberastasunak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
 

Josetxo Mendizabal Irigoien
Zestoako Alkatea