Agenda

Atzealdea

Zestoako Kultur Etxearen azterketa

Herritarren parte-hartzearen bidez Zestoako Kultur Etxearen azterketa egiteko bigarren bilera
27 AZA
agenda

Joan zen irailaren 18an egin genuela lehen bilera Kultur Etxeari eta beste zenbait kultur azpiegiturei buruz eztabaidatzeko. Helburua da Kultur Etxearen inguruko diagnostikoa egitea (ahuleziak eta beharrak) eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzen proiektu teknikoa edukitzea. Jakina, Kultur Etxeari buruz egiten den gogoetak behar berriak identifikatzeko ere balioko du (Kultur Etxetik kanpo ere bai).


Herritarren parte-hartzearen bidez Zestoako Kultur Etxearen azterketa egiteko
proposamena


Eguna: azaroaren 27a, asteartea
Ordua: 19:30
Lekua. Kultur Etxea

Gaia: Herriko kultur eragile bakoitzak dituen azpiegitura beharrak identifikatzea (zer nolako lokalak behar diren, ezaugarriak, neurriak...), lehentasun maila (gaur egun derrigorrez behar direnak, epe ertainean lortu beharrekoak, luzera begira lantzekoa...). Kultur Etxeari buruz egiten den gogoetak behar berriak identifikatzeko ere balioko du (Kultur Etxetik kanpo ere bai).

Nori zuzendua: nahi duten herritarrei, Kultur Etxearen erabiltzaileei, herriko elkarteei eta abarrei.

OHARRA: Azpiegitura beharrak talde edo pertsona bakoitzak bere aldetik ekar ditzake edota, nahiago bada, Kultur Mahaiaren bitartez.


Zestoako Kultur Etxea (argazkia: HITZA)


Zestoa, 2018ko irailaren 13a.
Jose Frantzisko Mendizabal. Alkatea