Agenda

Atzealdea

Umeen danborrada antolatzeko talde berri bat eratzeko bilera

18:00etan, Udaletxean
31 URT
agenda

Haurren danborrada

Gaiak:

  • Aurkezpena eta danborradaren hausnarketa
  • Danborrada antolatzeko talde berri bat sortzea
  • Karroza egiteko egon daitezkeen aukerak aztertzea.

Jakina denez, azken dozena bat urtetan, Ekain Guraso Elkartea arduratu da Umeen Danborrada antolatzeaz. Antolaketa lan horrek denbora eskatzen dio Guraso Elkarteari eta, ondorioz, beste hainbat proiektu garatzeko zailtasunak eragiten dizkio: eskolako gaien jarraipen zuzenagoa egitea, Herri Hezitzailea proiektuari ekarpen sendoagoak egitea, guraso zein umeentzat formazio saioak antolatzea...

Hori dela-eta, danborrada antolatzeko ardura bertan behera lagatzea erabaki du Guraso Elkarteak eta hala jakinarazi zion Zestoako Udalari.

Horrela ba, Zestoako Udalak gaia aztertzeko bilera zabala egitea erabaki du. Behar beharrezkoa da bilera horretatik talde berri bat sortzea, bestela ezin izango baita egin aurtengo danborrada.

Hori dela eta, bilerara azaltzeko ahalegin berezia egitea eskatzen dizuegu.

Josetxo Mendizabal, alkatea