Agenda

Atzealdea

Santakutzak 2017

Haur eta helduen danborradak
29 API 3 MAI
agenda

  • Apirilak 29, larunbata: Santakutz pilota txapelketaren final erdiak

 

  • Maiatzak 2, asteartea
    • 16:30-18:30 Umeentzako Ginkana, kiroldegi aurrean, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
    • 17:30 lehenengo eta bigarren mailako pilotarien topaketak
    • 18:00 Santakutz pilota txapelketaren final
    • 19:00 Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Bandarekin eta Zestoako Musika Bandarekin.
    • 22:30 Danborrada nagusia, herriko kaleetan zehar. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera igoko dira. Jarraian danborrada taldeek martxa guztiak joko dituzte herriko plazan.
    • 01:00 Ustekabe txaranga.

 

  • Maiatzak 3, asteazkena
    • 10:30 Idiakatz txistulari taldearen diana.
    • 12:00 Meza nagusia, Parrokiko Abesbatzak abestuta.
    • 18:00 Umeen danborradaren hasiera.
Santakutzak kartela

Aldaketak haurren danborradaren ibilbidean Aldaketak umeen danborradaren ibilbidean. Umeen danborradaren ibilbideak aldaketa izango du. Aurten, Arozena aurretik aterako dira danborjoleak. Karroza, berriz, Zubimusu kaletik aterata, Gesalaga kalean elkartuko da taldearekin. Gesalagatik aurrera honako ibilbidea egingo dute: Gurutzea, Gurutzeaga kalea, Eztiola kala, Foru plaza, Elizkalea, Kaleokerra, Portale kalea, Erdikalea, Foru plaza.