Agenda

Atzealdea

MERKAUROLA kontsumo ohiturak ezagutzeko inkesta

Galdeketa hauetatik ateratzen diren ondorioetatik, eskualdeko merkataritza estrategia definitzea da azken helburua.
31 MAR

Kontsumo ohiturak ezagutzeko inkesta

Bertan, Herrixen eta Zestoan merkatari elkarteek, udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, Merkaurola egitasmoa jarri dute abian.

Egitasmoaren xedea da Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea. Horretarako, aste honetan hasi eta datorren asteetan Bizilan enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu. Galdetegi horretan, kontsumo ohituraz, erosketa lekuez eta gure herri guneetako merkataritzaz galdetuko da.

Galdeketa horien ondorioetatik, eskualdeko merkataritza estrategia definitzea da azken helburua. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek ezinbestekoa dela azterketa hau adierazi dute, kontuan izanik kontsumitzaileen ohiturak aldatuz doazela.

Herritarrei eskatzen diegu, beraien etxean deia jasotzen badute, erantzuteko gure txikikazko merkataritza indartu dezagun.