Agenda

Atzealdea

Jubilatuen elkarteak aurkeztutako mozioa onartu du Udalbatzak

Bertaratutako 10 korporakideren aldeko bozkarekin onartu zen mozioa
12 API

Zestoako Jubilatuen ordezkaritzan Bixente Olaizolak irakurri du mozioa eta honela dio:

Zestoako jubilatu eta pentsionistak, idatzi honen bidez, Udalbatzari ondorengo puntuak onar ditzan
 eskatzen diogu:

  1. Azken urte hauetan, gure pentsioak ez dute izan KPIaren igoerarik (azken hiru urte hauetan %25), ondorioz ahalmena galdu eta gure bizi-baldintzak okerrera egin dute.
  2. Pentsioak adinekoen soldata izateaz gain, herri honetako familia askoren sostengu dira, dagoen lan prekarietatearen erruz, pentsioen murrizketak herriko familia askotan izaten du eragina.
  3. Bereziki aipatzekoa da, emakume alargun eta bakarrik bizi direnen egoera, jasanezina egiten zaie,  bizitzeko oinarrizko beharrak (argi indarra, gasa, etab.) ordaintzea.
  4. Pentsioen kaxa hustu egin dela, etab. entzuten dugu. Gure ustez, honen atzean, PENTSIO PRIBATUAK  bultzatzeko asmoa dago. BANKUEN intereserako. Uste dugu arazoa ez dela dirua dagoen ala ez, Espainiako GOBERNUAREN erabaki politikoa baizik. Guk garbi dugu: PENTSIO PUBLIKOAK izan ezean ez dugu inungo bermerik.
  5. Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak ezartzen duen 1080 euroko gutxiengo pentsioa onartu dezatela, duela gutxi, 80.000 sinaduraren bidez EAE, eta Nafarroako Legebiltzarretan eskatu bezala. Eta pentsioen urteroko igoera KPIaren araberako a izan dadila.
  6. Sor dadila, gaurko eta biharko pentsio publiko duinak eta menpekotasunean daudenen zaintza bermatuko dituen Babes Sozialeko sistema propioa.
  7. Goian aipatutako eskaera eta kezkekin bat egitea eskatzen diogu Zestoako Udalari. Zentzu honetan pentsiodunak antolatzen dituzten ekimenetan parte har dezala eta bere esku dagoen guztia egin dezala eskatzen ditugun hauek bete daitezen.

ZESTOAKO PENTSIODUN ETA JUBILATUEN "GURUTZE" ELKARTEA


Bertaratutako 10 korporakideren aldeko bozkarekin onartu zen mozioa.