Agenda

Atzealdea

Inauterietako desfilea antolatzeko bilera

19:00etan, Kultur Etxean
26 URT

 

INAUTERIETAKO DESFILEA ANTOLATZEKO BILERA

Noiz: Urtarrilak 27, asteazkena.
Ordua: 19:00
Lekua: Kultur Etxea.


Aurtengo Inauteri jaiak antolatu samarrak dauzkagu (otsailaren 6ko eta 9ko umeentzako ekitaldiak, gaueko musika taldea...) baina helduen desfilerako antolatzailerik ez dago, orain arte behintzat. Izan ere, ekitaldi hori urtero antolatu ohi zuen Gazteen Asanbladak ezezkoa adierazi digu. Hori dela-eta, desfile hori antolatzeko zer irtenbide leudekeen aztertuko dugu bilera horretan. Antolaketarako talderik azalduko ez balitz, bertan behera geratuko litzateke desfilea.
Bileraren garrantzia ikusirik, bertan parte hartzeko ahaleginak egiteko eskatzen zaie herritarrei.