Agenda

Atzealdea

Iñaki Azkuneren ‘Zestoaren Historia (1)’ ikerlanaren aurkezpena

11:00etan, Zestoako Udaletxean
16 ABE
agenda

Zestoaren historia (1) Historiaurretik 1544. urtera arte

Datorren larunbatean, abenduak 17, aurkeztuko da da Iñaki Azkuneren ‘Zestoaren Historia (1)’ ikerlana.

Etengabe lan eta lan jardun ondoren, 1544. urtera iritsi da Iñaki Azkuneren “Zestoaren Historia” ikerlana. Zestoako eta inguruko Geologia, Historiaurrea, Antzinaroko Historia eta Goi Erdi Aroari buruzko azalpenekin ematen zaio hasiera lan horri.

Gero, Zestoa hiribildu bihurtu ondorengo garaia (1383) askoz sakonago aztertu du Azkunek, eskueran zuen materiala ere ugariagoa zelako.

Jakina, orain arte gure herriari buruz egin den historia lan sakonena da. Urte franko eman ditu Azkunek Zestoako, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat artxibotako agirien kopiak biltzen, gure herriari buruzko lehen eskuko albisteak izateko ahaleginean.

Ikerketarekin batera, bertan erabilitako dokumentu historiko garrantzitsuenen transkripzioa ere prestatu du eta, atala bukatzeko, aurkibide onomastiko eta toponimikoa. "Zestoaren Historia" CD-romean argitaratu da eta ale bakan batzuk paperean, liburutegietan-eta jartzeko.

"ZESTOAREN HISTORIA (1) Historiaurretik 1544. urtera arte

Egilea: Iñaki Azkune Mendia

Parte-hartzaileak: Josetxo Mendizabal Irigoien, Zestoako alkatea Fernando Txueka Isasti, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Adiskide Numerarioa, Juan Bautista Mendizabal Juaristi, Euskalerriaren Adiskiden Elkartaren presidentea Gipuzkoan, Iñaki Azkune Mendia, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Adiskide Numerarioa