Agenda

Atzealdea

Gure mundua eraldatzeko 17 helburu

Bainuetxean, Unesco Etxeak antolatuta
6 AZA 26 AZA
agenda

Gure mundua eraldatzeko 17 helburu - kartela

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten munduko agintariek 2015eko irailean, Nazio Batuen goi-bilera historiko batean. Agenda horretako garapen iraunkorrerako 17 helbururen bidez, pobrezia mota ororekin amaitu nahi da, baita desberdintasunak murriztu eta klima-aldaketaren aurka egin ere, inor atzean gelditzen ez dela bermatuz.

2030. urtera arte, herrialde gutztiek, aberatsek nahiz pobreek, ahalegin handiagoa egin beharko dute GIHak lortzeko. Helburu horiek oso garrantzitsuak dira pertsonen eta planetaren etorkizunerako.

Mundua benetan aldatu nahi badugu, ezinbestekoa da denok lankidetzan aritzea: gobernuak, enpresak, gizarte zibila eta norbanakoak.

Zenbait artistak egindako 17 ilustrazioren bidez, ibilbide bat egiteko proposamena eingo da, 17 helburuak ezagutzeko.

Azaroak 6, astelehena:

Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta UNESCO sarearen proiektuak, programak eta ekintzak aurkeztuko dira.

  • 10:00 Sarrera
    • Josetxo Mendizabal Irigoien, Zestoako Alkatea
    • Maria Jose Telleria, Ekain Elkartea
    • Leire Barriuso, Euskal Kosta Geoparkeko zuzendaria eta Euskal Herriko UNESCO Sareko batzordekoa
    • Leire Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen zuzendaria
    • Imanol Lasa, gipuzkoako Aldundiko Gobernantzako Diputatua
  • 10:35 Agenda 2030 eta Garapen sostengarrirako Helburuak (GIH)
    • Arantza Acha. UNESCO Etxea - Euskal Herriko UNESCO Zentruko zuzendaria
  • 11:00 Euskal Herriko UNESCO Sarea eta GIH
    • Eskola Elkartua: Lauaxeta ikastola . Aitor Pagaldai
    • UNESCO Katedrak:
      • Garapen iraunkorra eta ingurumen hezkuntza. Miren Onaindia
      • Munduko Hizkuntza Ondarea eta Easo Politeknikoa. Itziar Idiazabal, Mikel Mendizabal eta Aroa Sagarzazu
      • Kultur paisaiak eta ondarea. Maider Maraña
      • Latinoamerikako Giza Baliabideen Prestakuntza. Itziar Basterretxea
  • 11:30 GIHen inguruan Euskal Herriko beste saiakera batzuk
    • EROSKI Fundazioa, Alejandro Martinez Berriochoa. zuzendaria
    • Eusko Ikaskuntza. Arrate Arin
    • Bilbao International Art & Fashion. Edu Iracheta eta Rocio Sanchez.
  • 11:45 Eztabaida eta hausnarketa
  • 12:00 GIH Erakusketaren inauguruazioa
  • 12:30 Ekainberriri bisita (Ezinbestekoa da izena ematea)
  • 14:00 Bazkaria. Zestoako bainuetxean. (Ezinbestekoa da izena ematea)