Agenda

Atzealdea

Festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Lehiaketaren oinarriak
24 UZT 10 ABU
agenda

Zestoako festa egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren oinarriak

  • Zestoan erroldatuta egon behar da.
  • Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake.
  • Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak.
  • Egitarauaren azalaren neurriak: 21 x 21 zm.
  • Lanek, ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Amabirjinak 2018 edo Zestoa Festak 2018
  • Saria: 250 euro.
  • Lanen aurkezpena: lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana), beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.
  • Epaimahaia: Kultura Batzordea eta hark izendaturiko beste edozein.
  • Lanak aurkezteko epea: abuztuak 10a, Zestoako Udaletxeko Erregistroan.
  • Saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango da eta horrek, sari banaketa ondoren, eman dezake argitara. Kasu honetan, egileak ez diezaioke Udalari inolako ordainik eska.
  • Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.