Agenda

Atzealdea

Errezeta artean

Besarkada programa
13 AZA 20 AZA
agenda

Errezeta artean - kartela

Emaus Gizarte Fundazioak eta Lakari kooperatibak 'Errezeta artean' egitasmoa Urola Kostako hiru herritan eramango dute aurrera: Orio, Zarautz eta Zestoan.

Bertan jaiotakoak eta kanpotik herrira etorritakoak elkar ezagutzea eta loturak eratzea du helburu, sukaldaritza eta errezetak aitzaki. Zestoan azaroaren 13an eta 20an egongo dira, 18:00etatik 20:00ak arte, Lau Iturri elkartean.

Errezetak partekatzea, elkar ezagutzea eta harreman sareak sortzea nahi dute bi saio hauetan. Era berean, eta garatutako prozesu honi jarraipena emanez, errezeta liburu bat argitaratzea aurreikusten dute, saioetan jasotako errezetak bilduko dituena.

Parte hartzea doakoa da, baina plaza mugatuak direnez gero, aldez aurretik izen eman behar da: 943 367 534 besarkadak@emaus.com