Agenda

Atzealdea

Balio ponentzien aldaketak ondasun higiezinen zergetan eta ondasun higiezin hiritarren balio katastraletan

Ediktua
22 IRA

EDIKTUA

Ondasun higiezinen gaineko zergari buruz eta ondasun higiezin hiritarren balio katastralen berrikuspenari buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2017ko abuztuaren 29an egindako batzarraldian, ondoko erabakia hartu zuen.


«Lehena. Onartzea ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa, udalerri hauei dagokiena: Alegia, Antzuola, Arrasate, Azkoitia, Donostia, Eibar, Ibarra, Irura, Lazkao, Olaberria, Oñati, Oiartzun, Usurbil eta Zestoa.


Bigarrena. Ponentzia aldaketak jendaurrean jartzea 15 eguneko epean, interesatuek hautazko berraztertze errekurtsoa jarri ahal izan dezaten Foru Aldundian edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezaten Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko 1989ko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 11. artikuluan ezartzen duen eran.


Hirugarrena. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal bakoitzaren ediktuen bidez iragartzea ponentziak jendaurrean jarri direla aurreko apartatuan aipatu bezala.»


Ponentzia horiek dagokien udaletan eta Ogasun eta Finantza Departamentuko Udal Zergen Zerbitzuaren bulegoetan (Okendo kalea, 20. Donostia) jendaurrean jarri direla jakinarazteko, 2017ko irailaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu da. Hortaz, erabakiaren bigarren apartatuan aipatzen den 15 eguneko epea 2017ko irailaren 23tik urriaren 16ra arte, biak barne, izango da. Epe horretan interesatuek ebazpen horren aurka hautazko berraztertze errekurtsoa aurkeztu dezakete Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluaren aurrean, edo bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztu dezakete Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, beti ere Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 11. artikuluan ezartzen duen eran.

Halaxe hau denen aurrean  argitaratzen da behar diren ondorioetarako.

Zestoan, 2017ko irailaren 22an
 Alkate-lehendakaria,
Jose Francisco Mendizabal Irigoien