Agenda

Atzealdea

Atletismo topaketak 2018

Benjaminak, alebinak eta infantilak
12 MAI 26 MAI
agenda

Atletismo topaketak 2018

Egitaraua

Goizeko 9:30ean Iraetako zelaian:

Taldeen banaketa egingo da (4 talde)

Lehenengo proba, lasterketa (beroketa moduan):

▪ Benjaminak , neska-mutilak 400m (zelaiari bira bat)

▪ Alebin eta infantilak, neska-mutilak 400m (zelaiari bira)

Bost probako zirkuitua (pisua, altuera, jabalina, 60m eta 60m hesiak). 4 taldeak txandatuz.

Lasterketa luzea:

▪ Benjaminak , neska-mutilak (zelaiari kanpotik bira bat)

▪ Alebin eta infantilak, neska-mutilak (zelaiari kanpotik 2 bira)

◦ Azkenekoz erreleboak: aurrez ikastetxe bakoitzak bere taldeak osatuta izan beharko ditu.

Oharrak:

  • Izen-ematea: Goizeko 9:30ean Iraetako zelaian taldeen banaketa egingo da eta jarraian topaketari hasiera emango zaio.
  • Topaketa eguna baino lehen ikastetxe bakoitzak bere partaideen zerrenda bidali beharko du ondoko posta elektronikoetara: joirureta@outlook.es eta zestoakokiroldegia@euskalnet.net.
  • Alde batetik bakarkako zerrenda, eta bestetik erreleboetako taldeak.
  • Topaketa egunean izen ematean aldaketak egin ahal izango dira.

 

Antolatzailea: Zestoako Atletismo Taldea