Agenda
Atzealdea

Aldaketak Iraetakoek eta Endoiakoek boto emateko tokietan

Hemendik aurrera toki berrietan eman beharko dute botoa
16 API

Hauteskundeak direnenean Endoiako bizilagunak Arroagoiko mahaira joan behar izaten zuten bozka ematera eta Iraetako bizilagunak Aizarnako mahaira.

Kontutan harturik Arroagoiko mahaira joateko Zestoatik pasa behar dutela, Zestoako Udalak egokiago deritzo Endoiako biztanleek Zestoako mahaian bozka emateari, Zestoa Endoiatik gertuago dagoelako. Bestalde, Iraeta Arroagoitik gertutago dago Aizarnatik baino.

Horrela, aldaketa horiek egiteko eskaera tramitatu ondoren,

2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetatik hasi eta hortik aurrerakoetan, Endoiako bizilagunek Zestoako mahaian eman beharko dute bozka eta Iraetakoek Arroagoiko mahaian